XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sail bitan bananduko ditu Jauna'k gizakume guztiak, artzaiñak ardiak akerrakandik banantzen dituan legez.

Zintzoak eskumaldean; gaiztoak eskerraldean.

Eder be eder ta aintzatsu agertuko dira zintzoak.

Arein arpegia eguzkia baizen argitsu ta arein soiñekoak edurra baiño zuriago izango iatzuz.

Txirla-arrizko burestuna izango dabe buruan eta gurenda-abarra eskuetan, eta bere eskuz egindako gauza guztien buru ipiñiko ditu Jaungoikoa'k.

Orduan, zintzoak gogorki zutituko dira emen larritu ta baztertuta erabilli ebezenen aurka.

Gizonak epaitzeko jaikiko dira orduan, orain gizonen epaipean apal-apal dagozanak.

Uste betea izango dabe orduan, gizon zee ta apalak, eta bildur-ikaraz izango dira arroak.

Orduan agiriko da zuurra izan dala emen bere burua Jesus'gaitik erotzat ta ezereztzat eukana.

Gogo onez jasandako atsekabea atsegin biurtuko da orduan, eta gaizkin guztiak mutu geldituko-dira.

Poz-atsegiñez izango dira orduan kristau gartsuak eta illun Jaungoikoa'ren etsaiak.

Bere gorputza nekatu daroanak poz geiago izango dau orduan, beti ariguritan az dauanak baiño.

Orduan soiñeko zarrak dirdaiz egingo dabe ta soiñeko aberatsak zarpail agertuko dira.

Urrezko jauregia baiño aintzakotzago izango da orduan etxola zarra.